- ekitaldia hau amaitu da.
“MACBETH” – TEATRO ARRIAGA ANTZOKIA – (BILBAO)
10 otsaila, 2019 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Macbeth Shakespeareren tragedia handietako bat da, merezimendu propioz. Istorio liluragarri bat izateko osagai guztiak ditu: botere gose neurrigabea, gerrak, sorginkeriak, mamuak, amarruak, traizioak eta indarkeria asko. Emaztearen nahiak zapalduta gorengorenera iristeko aukerak eraginda, zintzo itxura duen gizon bat tirano odolzale bihurtuko da eta gaiztakeria horrek paranoiara eta eromenera eramango du, galbidera ezinbestean.
Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsu hori agertokira eramateko erronka onartu dute, eta bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. Shakespeareren obra indartsua unibertso propio batera eraman eta taldearen narrazio eta estetika baliabideetara egokitzea gogotsu onartutako erantzukizuna eta arriskua izan da.
Gainera, Arriaga Antzokiaren produkzio berri hau euskaraz nahiz gaztelaniaz eskainiko da, eta hori ez da oso ohikoa Shakespeareren obra bat izanik.
Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian
FITXA ARTISTIKOA
- Bertsioa eta Zuzendaritza: Alex Gerediaga
- Euskarazko testua: Jon Gerediaga
- Antzezleak: Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Na Gomes, Gabriel Ocina, Maria Urcelay, Leire Ucha, Sandra Fdez. Aguirre, Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri, Pako Revueltas
- Eszenografia eta Jantziak: Azegiñe Urigoitia
- Argiztapena: Oier Ituarte
- Bideoak: Jesús Pueyo
- Proiekzio teknikaria: Javi Andraka
- Argazkia: Son Aoujil
- Musika: Belako