- ekitaldia hau amaitu da.
“EN LA ORILLA” – SERANTES KULTUR ARETOA (SANTURTZI)
27 apirila, 2018 8:30 pm
12€ - 15€Ekitaldi nabigazioa
Olbako urtegian gorpu bat aurkitu izanak narrazioa martxan jartzen du. Protagonista, Esteban, bere aroztegia itxi beharrean aurkitzen da eta beretzat lan egiten zuten langileak langabezian uzten ditu. Bere aita, gaixo terminala, zaintzen duen bitartean, bera biktima eta borrero sentiarazten duen hondamendi-egoeraren arrazoiak aztertzen ditu eta hondamendi horren hondakinen artean aurkitzen ditugu gizartea, mundua eta denbora eraendu izan dituzten baloreak.
En la orilla, Rafael Chirbes-en eleberri homonimoan oinarrituta dago (2014ko Kritikaren Sari Nazionala; Francisco Umbral Saria eta Narratibaren Sari Nazionala); Adolfo Fernández obraren zuzendariak antzezlana “paisaia abstraktuei (batere teatralak ez direnak) eta izaera guztiz itxiei (hauek, berriz, oraindik eta gutxiago; egin ezazu Bergman-ez barre) buruzko istorio gisa deskribatzen du. Ez dago burbuila lehertu ondoko egunean zorigaitzean jauzitako ile gutxiko burgesak hobeto deskribatzen dituen eleberririk”.
Ficha Artística
- Egilea: Rafael Chirbes
- Moldaketa: Ángel Soloy Adolfo Fernández
- Aktoreen zerrenda: Adolfo Fernández, Marcial Álvarez, Rafael Calatayud, Yoima Valdés, Sonia Almarcha, Mariano Llorente, Ángel Solo
- Zuzendaritza: Adolfo Fernández
- Zuzendari-laguntzailea: Nuria Hernando
- Argiztapenaren diseinua: Pedro Yagüe
- Jatorrizko soinua eta musika: Miguel Gil
- Eszenografia eta ikus-entzunezkoak: Emilio Valenzuela
- Jantziak: Blanca Añón
- Diseinu grafikoa: Minim Comunicación
- Ekoizleak: Cristina Elso y José Alberto Fuentes
- Banaketa: Emilia Yagüe Producciones y Teresa De Juan