- ekitaldia hau amaitu da.
“KONTUKANTARI 2. MENDIAN IBILTARI” – KULTUR ETXEA (BERRIZ)
16 martxoa, 2018 6:00 pm
3€ - 4€Ekitaldi nabigazioa
| EUSKARAZ |
Kontukantari 2 mendian ibiltari Ikuslego familiarrarentzako antzerki kontzertua txotxongiloekin.
Nanu, Granu eta Kanuto txango berri bat egiteko prestatzen ari dira. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta…TXIST! Baxuago abestu!! Haurtxo polita sehaskan dago zapi zuritan txit bero…
Betiko euskal kantak erritmo ezberdinetara eramanez; nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikas ditzaten.
Fitxa Artistikoa
- Abeslaria: Sandra Fdez. Aguirre
- Musika eta soinu arregloak: Roberto Castro “Boti”
- Titiriteroak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar, Marta Álvarez
- Argitazpena: Victor Palacio
- Soinu teknikoa: Mikel Izquierdo
- Iraupena: 50′
- Konpania: Laenanaranja