- ekitaldia hau amaitu da.
“JULE” – MATERIAS PLAZA BASURTO – (BILBAO)
23 uztaila, 2020 7:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki.
Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai.
JULE familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da. Lan honetan umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko geure modu berezia nabarmen ageri dira.
FITXA ARTISTIKOA
- Antzezleak: Alex Antunez, Arantza Goikoetxea, Estibaliz Villa/Iraitz Lizarraga
- Soinu teknikaria eta soinua: Ibon Aguirre.
- Musika zuzendaritza eta konposizioa: Aranzazu Calleja.
- Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza:Iñaki Aguinaga, Óscar de Paz, Carlos Maldonado (Eskenitek).
- Jantziak: Iban López.
- Dramagintza: Izpiñe Soto.
- Zuzendaritza artistikoa: Rosa Díaz, Hortzmuga Teatroa