- ekitaldia hau amaitu da.
| ESTREINALDIA | “JULE” – UMORE AZOKA. ERREKALDE PLAZA (LEIOA)
17 maiatza, 2018 7:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
| Sarrerak espazio berean eskura daitezke, 30 minutu baino lehen, aforoa bete arte. Saio bakoitzean 10 sarrera erreserbatuko dira profesional akreditatuentzat. |
“Jule” familia osoarentzat zuzendutako kale-ikuskizuna da eta umorea, fantasia, irudimena eta publikoarengana hurreratzeko konpainiaren modu berezia nabarmen agertzen dira.
Eraikuntza bat eraistear eta bertako biztanle batek handik ateratzeari uko; izan ere, ametsa, edo hobe esanda, hainbat amets bete gabe ditu oraindik. Eraikuntza-lanetako zaindaria, aldiz, familia ezaren hutsuneak jota, ametsetan ernai; eta neskatoak, bilobak, familia zeharo ahaztuta, dagoeneko ametsetan ere ez daki.
Konpondu beharreko katramila edo eta amets egiteko aukera paregabea; galdutako maitasuna berreskuratzeko eta ametsak gogoz amestu behar direla sekula ez ahazteko aitzakia, direnak direla ere eta ezinezkoak diruditen arren. Amestu dezagun beti gogoz, begiak zabalik eta ernai.
Fitxa Artistikoa
- Antzezleak: Alex Antunez, Arantza Goikoetxea, Estibaliz Villa.
- Soinu teknikaria eta soinua: Ibon Aguirre.
- Musika zuzendaritza eta konposizioa: Aranzazu Calleja.
- Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Óscar de Paz, Iñaki Aguinaga.
- Jantziak: Iban López.
- Dramagintza: Izpiñe Soto.
- Dramagintza: Rosa Díaz, Hortzmuga Teatroa.
- Hortzmuga Teatroaren sorkuntza bat da.