- ekitaldia hau amaitu da.
Demode Quartet: “Epa txiki!”- Pista del polideportivo – (HERNANI)
23 ekaina, 2020 5:00 pm
Ekitaldi nabigazioa
Lekua mugatua izango denez, aldez aurretik izena eman behar da, eta jasotako izen guztiekin zozketa egingo da. Gehienez 4 sarrera har daitezke batera.
– Udalaren webgunean: www.hernani.eus.
– Telefono bidez: 943 55 29 62.
– Email bidez: hernanikultura@gmail.com.
“Kultura gozatu, elkar zaindu” programari eta segurtasun-neurriei buruzko informazioa
Familia osorako ikuskizun musikala dugu Epa txiki! Abesti harrigarri eta modernoen bitartez, Demode Quarteteko lau pertsonai bitxiek, Rock, Pop, Blues, reggae eta Boliwoodaren iturburua gure betiko euskal abestietan dagoela erakustsi nahi diete etxeko txikienei.
Gure lau abeslariek argi eta garbi daukate, euskal kulturaren jatorria beste kulturen sorrera dela. Horretan ez daukate inolako zalantzarik.
Ikuskizun dibertigarria, alaia eta arina da Epa txiki!, umorez, dantzaz eta abestiez horniturik, Demode Quartet taldearekin eta haien iritzi eroekin haurrek zein gurasoek primeran pasatzeko.
FITXA ARTISTIKOA
- EGILEA, ZUZENDARITZA: Patxi Barco
- MUSIKA: Demode Quartet
- ANTZEZLEAK: Iker Huitzi, Joli Pascualena, Mikel De La Fuente, David Rosco
- ARGIZTAPENA: Luz y Fer