- ekitaldia hau amaitu da.
“BIZ HITZA” – CASINO DE BIARRIZ – (BIARRIZ)
10 azaroa, 2019 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?
Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.
*Dantza emanaldi hau Euskaltzaindiaren babespean plazaratzen da.
Fitxa Artistikoa
» Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
» Eszena Zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
» Gidoia: Xabi Paya
» Musika: Aitor Etxebarria
» Argiztapen diseinua: Carlos Solano
» Dantzariak: Garazi Egiguren, Ander Errasti, Eneko Galdos, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Maier Muruamendiaraz, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun
» Jantziak: Oscar Armendáriz
» Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak