- ekitaldia hau amaitu da.
“AVALANCHA / ZAPARRADA” – ESTREINALDIA – LASARTE ARETOA – (IGORRE)
26 urria, 2019 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Goitik beheraka dator eta bertigoa da. Lur lehorraren sakontasuneraino talka eginez, gogor talka eginez, lurra irenstera datorren harri tanta birrindua da. Hamaika zatitan hautsia, ibilbide geldiezinean, suzirian, ero mugimenduan, haizea bera ere baztertuz, zerutik txirikordatuz dator. Bidea zanpatuz eta zapalduz, arnasa duen guztia itoz dator. Astun indarrez, gupidarik gabe, zaurigarri, lurra joz dator. Lurra arrakalatuz, akituz eta itoz dator. Goitik behera geratu eta gelditzen denean ere, alborik albo bidea egiten jarraituko du, isilago baina ozen, bizitzaren mugimendu organikoaren oihartzun bihurtuz. Mugimendu beldurgarria bezain beharrezkoa izan dela gogoraraziz. Gertaera eta paisaia berriak sorraraziko dituen melodia dramatikoa.
NORK EZ DU NOIZBAT ZAPARRADAK ITO EGITEN DUELA SENTITU?