- ekitaldia hau amaitu da.
“ARGIAREN HAUTSA” – COLISEO ANTZOKIA – (EIBAR)
17 maiatza, 2019 8:30 pm
Ekitaldi nabigazioa
Milagrosek, bizipoza darion emakumeak, Manuel zakar eta iheskorra ezagutuko du zahar egoitza batean. Milagrosek bizitza maite du, Manuel heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da…
Antzezlana bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapena da, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena… Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du.
Fitxa Artistikoa
- Egilea: Luis Elizetxea.
- Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
- Antzezleak: Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena, Ane Salvador.