Martxoaren 11n Dferiaren edizio berri bat hasten da, antzezlan eta dantzen euskal azoka. Lau egunez, Donostia, antzezlan eta dantzen proposamenez beteko da, 36 funtzio baino gehiagorekin, 32 antzerki, dantza eta bestelako diziplinatako talderen 33 espektakulurekin Donostia hiria eszenatoki handi batean bihurtuz.
Dferia 2019ko programazio osoa hemen kontsultatu daiteke hemen.
Euskal antzerki talde garrantzitsuenetako batzuk, egun hauek beraien antzezlanak aurkezteko baliatuko dituzte. Hauek dira:
- Erlauntza, Vaiven ekoiztetxearena. Astelehena, martxoak 11, Antzoki Zaharra, 18.30.
- Roman eta Julieta (euskeraz) Borobil teatroarena. Astelehena, martxoak 11, Intxaurrondo Kultur etxea, 20:00.
- Roman y Julieta (estrenaildia gaztelaniaz) Borobil teatroarena. Asteartea, martxoak 12, Intxaurrondo Kultur etxea, 10.00.
- Izoztutako Haizea Bezala Tanttaka Teatroarena. Asteazkena, martxoak 13, Intxaurrondo Kultur etxea, 10.00.
- Dublindarrak Ados Teatroarena. Victoria Eugenia antzokia, Asteazkena, martxoak 13, 20.00.
Nahiz eta jaialdi profesionala izan nagusiki, ekitaldi guztiak publikoari irekiak daude eta sarreren salmenta iada hasia dago.