Martxoaren 27an, 2017ko ekitaldiko antzerki-produkzio profesionalerako diru-laguntzen emakida arautzen duen agindua argitaratu da EHAAn.
Diru-laguntza horietarako, 850.00 euro erabiliko dira guztira.
Zenbateko hori honela banatuko da deialdi honetako laguntza-modalitateen artean:
a) 60.000 euro, sormen egonaldiak egiteko.
b) 150.000 euro, produkzioak egiteko.
c) 190.000 euro, hitzartutako zirkuituetako produkzioak egiteko.
d) 450.000 euro, antzerki-konpainien bi urteko jardunetarako.
Pertsona edo erakunde onuradunak.
Onuradunak: Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kide batean ezarritako pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, betiere diru-laguntza lortuz gero Euskal Autonomia Erkidegoan establezimendu egonkor bat irekitzeko konpromisoa hartzen badute.
Gainera, eskabidea aurkezten duten momentuan, pertsona fisiko eta erakunde eskatzaileek Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako antzerki-jardueretarako epigrafean alta hartuta egon beharko dute. Eta pertsona juridikoen kasuan, estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izan beharko dute.
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko apirilaren 27an bukatzen da. Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte. Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte.