… [Irakurri gehiago...] about ABUZTUAN IKUSI AHAL IZANGO DITUGUN 8 KALE IKUSKIZUN
ABUZTUAN IKUSI AHAL IZANGO DITUGUN 8 KALE IKUSKIZUN
PSIKE - Markeliñe Oraindik ez duzu ikusi Max Sarietako ikuskizun finalistetako bat, Kaleko Iksukizun Onenaren kategorian? Ba hemen duzu aukera berri bat. Markeliñe konpainiaren 'Psike' ikuskizuna Hondarribian izango da abuztuaren 7an (Damarri Kalea, 1).‘Barneko lekuren baterako bidaia harrigarria eta oso bizkorra. Bertan, garen hori izateko saiakera guztiak pausatzen dira. Keinu bidezko interpretazioa, plataforma mugikorren erabilera, dantza, txotxongilo erraldoiak, suaren magia…’ NON: KASINO ZAHARRA, HONDARRIBIA. NOIZ: Abuztuaren 7an, 22:00etan 2. GAZTE - Hika Teatroa / Oinkari Dantza Taldea Hika Teatroa kaleko dantza ikuskizun berriaren biran da dagoeneko, eta arrakasta handia izaten ari da, bai jendaurrean eta baita iritzietan ere. Aktore guztiak gazteak dira eta ikuskizun freskoa da. Estetika eta lengoaia propio baten bila jarraitzeko asmoak eraginda, ikuskizunak Euskal Dantza abiapuntu izanda, Dantza Garaikidea eta garaiko dantza modernoak eta gorputz mugimendua … [Irakurri gehiago...] about ABUZTUAN IKUSI AHAL IZANGO DITUGUN 8 KALE IKUSKIZUN
7 AUKERA ONLINE ARTE ESZENIKOEZ GOZATZEKO (II)
7 AUKERA ONLINE ARTE ESZENIKOEZ GOZATZEKO (II)
Uda heldu da. Kale antzerkia eta antzerki jaialdiak gure auzoetan. Baina areto-antzerkirako, oraindik aste batzuk itxaron behar ditugu denboraldi berrira arte. 1. TARTEAN TEATROA · ‘Ghero’ Tartean Teatroak sorpresa bat prestatu digu uda honetarako. Uztailetik aurrera, Tartean Teatroaren webgunean, bere ikuskizunik txalotuenak ikusi ahal izango ditugu. Horietako bat 'Ghero' da, 2018ko azaroaren 20an Arriaga Antzokian estreinatuta eta Euskal Herriko 42 eszenatoki bisitatu ondoren. Uztailaren 22tik aurrera gure etxeko aretoetan izango dugu. Tartean Teatroak eta Euskaltzaindiak elkarlanean egindako lana da 'Ghero', Akademiaren mendeurrena ospatzeko. 3000 urtea. Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak izkin egin nahi dio halabeharrari.Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, ezbada bere biziraupen harrigarria. 3000 urtean euskara egongo al da? Ghero, kondairen kondaira bat, euskararen biziraupen harrigarriari buruz. Ghero, hizkuntza baten bizirauteko amorrua. … [Irakurri gehiago...] about 7 AUKERA ONLINE ARTE ESZENIKOEZ GOZATZEKO (II)