Max Sariak hemen daude eta datorren ekainaren 5ean bere XX. edizioaren sariak banatzeko ekitaldia ospatuko da Valentzian. Une hauetan, euren ilusioa eta urduritasuna partekatzen ditugu Eskenatik. Merezimendu guztiarekin, hiru sari garrantzitsutarako hautagaitza lortu dute:
-
-
- Garbiñe Insausti: Edith Piaf , “Taxidermia de un gorrión” ikuskizunagatik, aktore nagusirik onena.
-
-
- Jokin Oregi: Eszena zuzendaritzarik onena “AMOUR” ikuskizunagatik.
- Marie de Jongh: Haur ikuskizunik onena “AMOUR” ikuskizunagatik.
Pozez ere agurtzen ditugu Kukai Dantzak (2008 urtean jada ‘Premio Revelación’ saria jaso zuena). Edizio honetan bildu dituen zazpi hautagaitza:
- Dantza ikuskizunik onena
- Arte eszenikoetako ekoizpen pribaturik onena
- Espazio eszeniko diseinurik onena:: Marcos Morau
- Jantzi-diseinu onena: Iraia Oiartzabal
- Argiztapen-diseinu onena: David Bernués
- Gizonezko dantzaririk onena: Martxel Rodríguez
- Dantzari-zerrendarik onena: Jon Maya, Eneko Gil, Martxel Rodríguez, Ibon Huarte, Urko Mitxelena y Alain Maya
Eta, zelan ez, bat egiten dugu Salvador Távorak , gaurko arte eszenikoetako izen ezinbestekoa, jasoko duen 2017 Ohorezko Max Sariarekin, ibilbide luze baten zehar erakutsitako bere irakaspen eszenikoaren gorazarre.
Denon artean, talentuaren, profesionaltasunaren eta konpromiso estetikoaren sorta galanta!
.
Zorte handia izan dezazuela, bazkideok!